Harry Potter eta sorgin-harria

Harry Potter (euskaraz) #1

No cover

Harry Potter eta sorgin-harria (Hardcover, Euskara language, Elkar)

Hardcover, 257 pages

Euskara language

Published by Elkar.

5 stars (1 review)

Harry Potter umezurtz geratu da, eta bere osaba-izeba gogaikarriekin eta bere lehengusu Dudley kaikuarekin bizi da. Harry bakarrik eta triste sentitzen da, inork ez duelako maite etxe hartan. Baina egun batean bizitza errotik aldatuko dion gutun bat jasoko du. Hogwarts eskolan onartu dutela jakinarazten diote gutun hartan. Eskola bitxi hartan benetako lagunak egin eta magia egiten ikasiko du Harryk, eta, bere harridurarako, ahalmen miragarriak dituela konturatuko da. Izan ere, Harry Potter egiazko aztia baita!

1 edition

Denbora dezente eman nuen pentsatzen liburu hau irakurri beharko nukeen ala ez

5 stars

Denbora dezente eman nuen pentsatzen liburu hau irakurri beharko nukeen ala ez. Zalantza beti berdina zen, merezi al du gazte literatura gisa katalogatuta dagoen eta bere garaian fantasiazko generoa gustatzen ez zitzaidalako irakurri nahi izan ez nuen liburu/saga bat irakurtzea? Helduek goza dezakete Harry Potter? Helduek gazteentzako literaturaz goza dezakete?

Bada, lehenik eta behin, Ursula K. Le Guinek Terramarreko lehen liburuko gibel-solasean aipatzen du. Ez onerako, eta horrek ni motibatzen bukatu zuen. Bestalde, klasiko moderno bat da eta berau ezagutzea ondo dago, "potterismoa" inguratzen duen istorioa ezagutzea interesgarria delako.

Eta bai, heldu batek Harry Potterrez goza dezake, heldua ilea galtzen hasia bada ere. Gazteentzako literatura etiketa bat baino ez da eta liburu zoragarriak daude etiketa horren pean, baina... kasu zehatz honetan gauza batzuk ez dira oso ondo zahartu (adibidez, umorea oso bideratuta dago umeei barre eragiteko). Nolanahi ere, gustura irakurtzen da. Eta irakurketara lotzen zaitu.

#PaperjaleZozketa